Hastear dago aisialdiko baratzezaintza ekologikoko egitasmo berria
Jarduera hau 1998. urtean sortu zen Olarizuko baratzeetan. Egun aisialdiko aukera iraunkorra da 55 urtetik gorako 90 lagun baino gehiagorentzat, eta prestakuntza eta astialdirako eskaintza alternatibo ederra jende xehearentzat. Aurten proiektu honen aro berri bati ekingo zaio, Abetxukun dauden Urarteko baratzeak abian jarriko baitira.
Hortaz, alde batetik, Urarteko baratzeetan 'Adinekoentzako aisialdiko baratzezaintza ekologikoa' izeneko ikastaroa eskainiko zaie 55 urtetik gora duten 60 lagunei. Bestalde, Olarizuko baratzeetan 16 urtetik gorako lagunek 'Baratzezaintza ekologikoko lantegia' izeneko ikastaroan parte hartuko dute.
Izena emateko epea 2006ko apirilaren 12a arte egongo da zabalik.
Informazio gehiago, Eraztun Berdeko webgunean: