eues

Albistea

Hasi dira ikasleek modu seguruan eskolara oinez joaten ikas dezaten antolatutako lantegiak

Lantegia beste ikastetxe batzuetan ere egingo da, Eskolako Agenda 21aren markoan, eskolara modu aktibo eta autonomoan joateko proiektuaren baitan.

Hiru ikastetxeotan egindako lantegia DLHko 3. eta 4. mailako ikasleei egon zen zuzenduta. Lantegiak praktikoak izan ziren, hiru orduz iraun zuten eta bi fasetan egin ziren. Lehen fasean, ikastetxeko patioan eta autoen zirkulaziorik gabe, begiraleak bizikletaz edo gurpil-oholez zihoazen, autoak bailiran, eta ikasleek oinezkoen zirkulaziorako arauak ikasi zituzten eta eta galtzada gurutzatzeko beharrezkoak diren prozedurak automatizatu zituzten. Bizitza errealean gertatzen diren hainbat egoera simulatu ziren, esaterako haurrek gelditu egin behar zuten semaforoa gorriz zegoenean eta kalea zeharkatu berdez zegoenean.

Bigarren fasea ikastetxearen inguruko kaleetan egin zen, zirkulazio lasaia duten zenbait kaletan. Begiraleek txaleko islatzailea zeramaten jantzita, kalearen gainerako erabiltzaileak ohar zitezen haurrak ikastaro batean zeudela. Begiraleek haurrak zaindu zituzten haiek galtzada modu autonomoan zeharkatzen zuten bitartean. Ariketa hainbat bidegurutze motatan egin zen.

Haurrak zebrabidea gurutzatzen

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala