Hartu bizikleta neguan ere!', garraiobide hori erabiltzera bultzatzeko kanpaina berria
"Hartu bizikleta... neguan ere!" ekimena "Hartu bizikleta...!" kanpaina orokorraren barruko jardueretako bat da; herritarrei Bizikleta Mugikortasunaren Gida Planari buruzko informazioa eman eta horretaz kontzientzia harraraztea da kanpainaren xedea. Informatzaile talde batek -kalean bertan eta kustomizatutako bizikletetan- garraiobide horretan batetik bestera joatean hotzari aurre egiteko aholku erabilgarriak emango ditu. Gainera, ostiral eta larunbatetan bizikleta erabiltzeko ohiturei buruzko inkestak egingo dira, eta parte hartzaileen artean urte sasoi honetarako ekipamendu bereziak zozketatuko.
Garraiobide horren erabilera sustatzeko beste ekintza bat abian den "Hartu bizikleta eta izan zentzudun!"eskola kanpaina da, zeina 2011ko maiatzera bitartean garatuko baita. Bide segurtasunari eta bizikleta konponketari buruzko lantegiak egingo dira zenbait ikastetxetan. Lehenengo azpikanpainan, "Hartu zure bizikleta... erosketak egiteko!" leloa zuen hartan, erdialdeko eta Adurtza, Arana, Pilar, San Kristobal eta Zaramaga auzoetako 225 saltokik hartu zuten parte.