eues

Albistea

Hartu bizikleta' lema du bizikleta garraiobide iraunkor gisa sustatzeko kanpainak

Ingurumen zinegotzi Alba Cañadasek 'Hartu bizikleta' kanpaina aurkeztu du. Horren bidez, Udalak herritarrak informatu eta sentsibilizatu nahi ditu, laster argitaratuko den Bizikleta Mugikortasunaren Gida Planaren abiapuntu gisa. Bestetik, herritarrek bizikleta aurrerabidearen eta modernotasunaren ikurtzat ikus dezaten nahi du Udalak, eta hirian zein erabilera zehatz eman dakiokeen erakutsi aldi berean. Hemendik 2011ko udazkenera arte egingo diren azpi-kanpainetan landuko dira horietako batzuk:

  • 'Hartu bizikleta... erosketak egiteko!'
  • 'Hartu bizikleta... neguan ere!'
  • 'Hartu bizikleta... eta izan bizikide!'
  • 'Hartu bizikleta... lanera joateko!'
  • 'Hartu bizikleta...eta izan zentzudun!'

'Erosketetara bizikletaz' da komunikazio planaren lehen azpi-kanpaina, irailaren 30etik urriaren 7ra bitartean; hirian erosketak egiteko garraiobide gisa sustatzea da asmoa. Batetik, herritarrak sentsibilizatu nahi dira eta, bestetik, merkatariek kanpainan parte har dezaten bultzatu. Esku hartzen duten dendek eranskailu bat jarriko dute erakusleihoan, bizikleta mugikortasunaren gida planarekin bat egin dutela adierazteko, eta informazio orriak banatuko dituzte. Gainera, erosketak errazago egiteko zenbait sarizozketatuko dira: zakutoak, bizkar-zorroak eta poltsak. Kalera ere aterako da kanpaina: monitore batzuek horri buruzko informazioa banatuko dute, herritarrak sentikortu eta ohiturak aldarazteko xedez.

Urriko hirugarren eta laugarren asteetan, bide hezkuntzako kanpaina abiaraziko da ikastetxeetan, haurtzarotik bizikleta erabiltzen ohitzeak duen garrantzia gai nagusitzat hartuta. Hainbat jarduera antolatuko dira, bizikletak mantendu eta konpontzeko lantegiak, besteak beste. 'Oinezko, txirrindulari eta gidarien arteko bizikidetza', 'Bizikletak urte osorako dira' eta 'Lanera bizikletaz' dira antolatutako gainerako kanpainak.

Bizikleta Mugikortasunaren Gida Planari buruzko komunikazio plana Mugikortasun Iraunkorraren eta Espazio Publikoaren Plana garatzeko lanen barruan kokatzen da. Bizikleta garraiobide gisa sustatzea da helburua, eta hirian mugitzeko ibilgailuaren erabilera murriztea.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala