Albistea

Hartu bizikleta eta izan bizikide!', oinezko, txirrindulari eta gidarien arteko bizikidetza sustatzeko ekintza

Udalak, CEAren bitartez, 'street marketing' teknikan oinarritutako ekintza bat jarri du abian, oinezko, txirrindulari eta gidarien arteko bizikidetza sustatzeko. "Hartu bizikleta... eta izan bizikide!" kanpainaren barruan, aktore talde bat Arabako hiriburuko zenbait gunetatik ibiliko da, maiatz, ekain eta uztailean. Umorezko antzezpenen bidez, herritarren arreta erakarri eta bide publikoaren erabiltzaileen arteko begirunea sustatzea da asmoa. Kanpainak irauten duen bitartean inkestak egingo dira bide publikoa partekatzean nola jokatzen dugun jakiteko; parte hartzen dutenen artean Kopenhagerako bidaia zozkatuko da, Europan mugikortasun iraunkorraren alorrean nabarmentzen den hiria baita.

Interesa dakizuke


Ez da emaitzarik aurkitu