Hartu bizikleta... erosketak egiteko!
Ia maldarik ez duen hiri batean, hala nola Vitoria-Gasteizen, bizikleta garraiobide ezin hobea da hiri-saltokietara joateko. Onura handiak ekartzen dizkigu bizikleta horretarako erabiltzeak. Jarduera Bizikleta Mugikortasunaren Gida Planari buruzko komunikazio plan barruan kokatzen da.
Zergatik egin zure erosketak bizikletaz?
- Ordutegi-askatasuna eta bizkortasuna
- Kostu gutxiko garraiobidea de
- Aparkatzeko erraztasuna, hirian banaturiko bizikleta-aparkalekuei esker
- Lagungarria da kutsadura atmosferikoa eta akustikoa murrizteko
- Ariketa egiteko modu osasuntsu, erregular eta erraza da
- Lagungarria da gastu energetikoa murrizteko
Erosketetarako zure bizikleta ateratzeko erabilgarriak izango zaizkizun zenbait aholku
- Erabili bizikleta-erreia ahal duzun guztietan
- Ikus zaitzatela: erabili islatzaileak arropan eta bizikletan
- Entzun zaitzatela: erabili txirrina eta altxatu ahotsa norbaiti hurbiltzean
- Moteldu zure abiadura
- Kaskoa oso gomendagarria da, lesio garrantzitsuak saihesten baititu erorketarik izanez gero
- Mantendu zure bizikleta egoera onean, batez ere balaztak
- Lasai ibiltzeko, kontratatu erantzukizun zibileko aseguru bat
- Erreparatu zure inguruneari, ez erabili aurikularrik eta saihestu estoldak eta errailak
- Aldez aurretiko planifikatu egingo duzun ibilbidea. Udalaren ibilbideen planifikatzailea erabil dezake, oso erraza da: www.vitoria.cicloruta.org
Erosketak bizikletaz egiteak, saria du!
Bilatu kanpaina honi atxikitako saltokiaren bereizgarria eta, zure erosketarekin, zure bizikletarako motxilak, zakutoak eta saskiak irabazi ahalko dituzu.
Argibide gehiago daukazu kanpainako liburuxkan eta atxikitako saltokietan.