Albistea

Har ezazu parte Naviki lantegian

Naviki plataforma erabiltzen ikasi nahi duten pertsonen bila ari gara. Naviki bizikletentzako ibilbideak partekatzeko eta txirrindularientzako egokiak diren bideak kalkulatzeko Interneteko plataforma bat da.

Lantegiak 2 atal izango ditu, lehena parte-hartzaileek Naviki esmarfonotik eta ordenagailutik erabiltzen ikas dezaten, eta bigarrena erabiltzaile horiek Navikiren abantailak eta eragozpenak zeintzuk diren esan ditzaten.

Zortzi lagunen bila ari gara, hurrengo lau taldeetako bina:

  • Bizikleta erabiltzen eskarmentu handia duten txirridulariak.
  • Esperientzia gutxixeagoko txirrindulariak.
  • Asteburuko txirrindulariak.
  • Bizikletaren erabiltzaile berriak.

Hobe litzateke parte-hartzaileek beren esmarfonoa eta ordenagailu eramangarria ekarriko balute lantegira.

Lantegi honetan interesa dutenak CEArekin harremanetan jar daitezke datorren ostiralera arte (urriaren 4) posta elektroniko bidez (asarasua@vitoria-gasteiz.org) edo telefono bidez (945162696, Asier).

App Naviki

Interesa dakizuke


Ez da emaitzarik aurkitu