eues

Albistea

Har ezazu parte igandean (abenduaren 21ean) Mariturrin egingo den zuhaitzen landaketa herrikoian

Landaketa Zabalganan

Datorren abenduaren 21ean proiektuaren lehen landaketa eguna izango da; beste bi landaketa ere egongo dira, urtarrilean eta martxoan. Izena emateko orrian apunta zaitezke, edo CEAra idatzi (cea@vitoria-gasteiz.org) edo deitu (945162696) eta guk apuntatuko zaitugu.

Jende gehiagorekin batzen bazara eta gutxienez 100 zuhaitz landatzeko konpromisoa hartzen baduzue, landaketa berezi bat presta dezakegu zuentzat Eraztun Berdeko tokiren batean.

Zuhaitza landatzen duzunean, atera ezazu selfie bat eta argitara ezazu Twitterren #utzizeureaztarnaVG traolarekin -edo bidali guri argazkia eta guk argitaratuko dugu- eta horrela gure webgunean agertuko da.

"Etorkizuneko sustraiak: Utzi zeure aztarna" proiektuaren asmoa da gizarte osoa biodibertsitatea indartzeko eta CO2 isuriak geldiarazteko premiaz sentsibilizatzea, sartutako landare-komunitateek CO2a xurgatzen dutenez, klima-aldaketaren aurka borrokatzeko modu egokia baita.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala