eues

Albistea

Har ezazu parte hiriaren erdialdean jarri den izotz kuboaren apustuan

"Izotz kuboaren apustua" aste honetan Vitoria-Gasteizen egiten ari den Energia Iraunkorraren Astearen ekimena da. Bost egunez hainbat ekintza egingo dira hirian energiaren erabilera arduratsua premiazkoa dela erakusteko herritarrei.

Ekimen ludiko honen bidez, energia eraginkortasun handiagoa erdiesteko eta konfort eta errendimendu ekonomiko hobea lortzeko isolamenduak duen garrantzia azaldu nahi da.

Energia kontsumo txikiko Passivhaus estandarra jarraituz eraiki den kutxa batean isolatuta dagoen metro kubiko izotzetik zenbat litro urtuko diren apustu egin ahal izango dute herritarrek. Apustuaren ebazpena datorren ostegunean (ekainaren 21) izango da, eguerdiko 12:00etan.

Energiaren Astean zehar Passivhaus eraikuntza ereduaz hitz egingo da, bai eta beste gai interesgarri batzuei buruz ere, betiere energia aurrezpen eta eraginkortasunaren, energia alternatiboen eta oro har energiaren alorrean.

Izotz kuboa hiriaren erdialdean

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala