Gure aztarna utzi dugu Atarian, harizti berri bat sortzeko urrats berria emanez
Egun horretan beste zenbait jarduera ere bazeuden programatuta Atarian, esaterako martxoaren 8ra arte irekita egongo den "Friendly Floatees" eraskusketa.
CEAtik eskerrona adierazi nahi diegu landaketetan parte hartzen ari diren herritar guztiei. Goizeko 11:00etatik hamaika familia eta lagun talde bildu zen landaketaren topagunean, Atariko baso bat berreskuratzea ahalbidetuko duten espezie horiek landatzeko prest.
Egun horretan talde bakoitzak bere landaketa koordinatu zuen, ingurumenaren aldeko lana egiteko duten gogoak bultzatuta. Esaterako, Mila Cano bere familiarekin eta zenbait lagunekin etorri zen eta guztira 50 pertsona biltzea lortu zuen, horrela ingurumenaren alde duen konpromisoa nabarmenduz eta datozen belaunaldietarako lekukoa utziz. Utzi duten aztarnak naturaren eta gizartearen arteko esteka sendotzen lagunduko du, bioaniztasuna sustatzeko balioko du eta klima aldaketaren aurka egingo du.
Beste alde batetik, Basalburu elkarteak kolektibo gisa hartu zuen parte landaketan. Eskerrak eman nahi diogu Salburuko auzokide talde horri, bai landaketagatik bai auzoan baso jangarrien eta auzokideen parte hartzearen esparruan garatzen ari diren ekimenengatik.
Hainbat zuhaixka espezie landatu ziren, esaterako gurbitza, basaerramua, intsusa, elorriak, elorri zuriak, atxaparrak eta zuhandorra, eta zuhaitzak ere bai, esaterako lizarra, gereziondoa, astigarra eta batez ere haritza. Horiek guztiak dira, hain zuzen, Vitoria-Gasteizko hariztietan berezkoak diren landareak.
Landaketetan parte hartu nahi duten edo lagunek CEAra deituta egin dezakete. Proiektuaren webgunean informazio gehiago eskuratu ahal izango duzue.
Informazioa:
http://www.vitoria-gasteiz.org/utzizeureaztarna
cea@vitoria-gasteiz.org
945162696