eues

Albistea

Green Summer Camp, ingurumen udalekuak Atarian uztailean

* Green Summer Camp udalekuei buruzko informazio gehiago

Gazteak udalekuan

Udaberria ate joka dugula somatzen dugun honetan, momentu egokia da datorren udan, eguzkia eta aisialdia datozenean, gure haurrek zein jarduera egingo duten pentsatzen hasteko.CEAk proposamen berri bat aurkeztu du udarako: Green Summer Camp edo ingurumeneko udalekuak, gazteek Atarian zientziaren eta ingurumenaren alorreko jarduerak egin ahal izan ditzaten.

Green Summer Camp oporretarako egitarau hirueleduna da, 6 urtetik 12ra arteko gazteei zuzendutakoa. Jarduera honetan parte hartzen dutenek udaz gozatu ahal izango dute aire zabaleko jarduerak eginez, eta Salburuko hezegunea eta Eraztun Berdea, bai eta bertako bizitza ere, hobeto ezagutuz. Horrez gain, begirunea, iraunkortasuna eta partaidetza bezalako balioak eta jarrerak sustatuko dira udalekuetan.

Anima zaitezte eta apuntatu zuen seme-alabak datorren uztailean Green Summer Camp udalekuetan parte hartzeko. Oporrak modu desberdinean baliatzeko aukera izango dute, hizkuntzak ikasiz, gure ingurunea hobeto ezagutzu eta batez, ere lagun berriak egin eta primeran pasatzeko. Zuen zain gaude!

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala