eues

Albistea

Green Summer Camp 2018 udalekuen balantzea

Green Summer Camp udalekuak 7 eta 12 urte arteko haurrei zuzenduta daude eta Gasteizko Udalak udarako antolatzen duen opor jardueren programan sartuta daude. Udalekuak hirueledunak dira (gaztelania, euskara eta ingelesa), baina hizkuntza nagusia euskara da.

Gazteenei Salburuko hezeguneen garrantzia ezagutaraztea da programaren xedea, Eraztun Berdeko dibertsitate biologiko handiena bertan biltzen baita. Jarduerak jolastuz ikasteko diseinatu ziren, parte hartzaileek era atseginean uler zezaten Salburua kontserbatzeko lana zertan den eta, aldi berean, natur baliabideen garrantzia aintzat hartzen eta ingurumenarekin arduraz jokatzen ikas zezaten.

2018an 100 haurrek hartu zuten parte, bi txandatan. Guztira 1.195 eskari egon ziren 100 toki horiek betetzeko. Begirale eta hezitzaileak zazpi izan ziren, eta horietatik bat hezkuntza premia bereziak dituzten haurren laguntzaile gisa aritu zen.

Udalekuetako egun bakoitzean gai bat jorratu zen. Mota askotako gaiak landu ziren, esaterako ura (zeharkako ardatz gisa), animaliak, hegaztiak, landareak, animalien aztarnak, ornogabeak, naturako orientazioa, baratzea, etab. Oro har, jarduerak atseginak eta jostagarriak izatea bilatu zen. Haurrek beren ingurunea esploratu zuten jolas gisa, eta erraz ikasten diren kontzeptuetatik abiatuta inguruneaz duten ezagutza hobetu zuten. Bestalde, parte-hartzea udalekuen zutabeetako bat izan zen, eta ingurumena bere osotasunean zaindu eta babesteko jarrerak sustatzea bilatu zen.

Berritasun modura, udalekuko lehen egunean haur bakoitzak landa koaderno bat sortu zuen, hurrengo egunetan egingo ziren jardueren garapenerako hari gidaria izan zedin. Koadernoa beraiekin izan zuten denbora guztian, inguruko landarediari edo animaliei buruzko edozein aurkikuntza egiten zutenean bertan idatz zezaten.

Haurrak Atarian

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala