Green Capital sariaren markoan emandako dirulaguntza deialdiaren ebazpena
2011ko abenduaren 5ean ALHAOn argitaratu zen garapen iraunkorraren sustapenera zuzendutako ekimenak diruz laguntzeko deialdia. Ekimen hauek 2012. urtean gauzatzekoak dira, Vitoria-Gasteiz Europako Hiriburu Berde izango dela baliatuz.
Ingurumenaren eta garapen iraunkorraren alorretan komunikaziora, dibulgaziora eta sentsibilizaziora zuzendutako ekimenek eta Vitoria-Gasteiz Europako Hiriburu Berde izatean herritarrak partaide bihurtzera zuzendutakoek jaso ahal zituzten diru-laguntzak. Ekimen hauen bidez herritarren partaidetza sustatu nahi da esparru horietan eta gizartearen inplikazioa erraztu nahi da ingurumen hezkuntza eta kontzientziazioaren eremuetan.
Deialdiaren dirulaguntza 100.000 eurokoa da, eta saritutako proiektu bakoitzaren aurrekontu osoaren %80 arte lagunduko da. Vitoria-Gasteizen egoitza duten pertsona fisiko edo juridikoek har zezaketen parte deialdi honetan.
2012ko urtarrilaren 4an amaitu zen eskariak aurkezteko epea. Guztira 104 eskari jaso ziren.
Aurkeztutako eskariak analizatu eta ebaluatzeko organo bat eratu zen, ordezkari politikoak, Ingurugiro Gaietarako Ikastegiko teknikariak eta Udaleko Ingurumen Saileko teknikariak batuz. Horiekin batera, "Vitoria-Gasteiz European Green Capital 2012" batzorde zientifikoaren kideek ere hartu zuten parte eskarien analisian.
Sarira aurkeztutako 104 proiektuetatik 12 hautespenetik at geratu ziren hasieratik, deialdidearen oinarriak ez zituztelako betetzen edo epetik kanpo aurkeztu zirelako. Ebaluazio irizpideak jarraituz, kanporatu egin ziren 50 puntu baino gutxiago eskuratu zituzten proiektuak, guztira 38 proiektu. Lehen bahetze horren ondoren geratu ziren 54 proiektuek hautespen prozesuan jarraitu zuten. Dirulaguntzaren tamainak ezartzen zuen muga ikusita, proiektu guztietatik puntuaziorik altuena jaso dutenak hautatu dira, 8 guztira.
Diruz lagunduko diren proiektuak honako hauek dira:
- "Eraztunez eraztun". "El Martillo" arte komunitariorako elkarte sozio-kulturala.
- "Encuentros interculturales promoviendo educación para el desarrollo sostenible". "El Campillo" kultur eta kirol elkartea.
- "Fachadas de Vitoria-Gasteiz según imágenes termográficas". Pertsona pribatua.
- "Green Capital: en clave de cómic". Atiza komiki marrazkilarien elkartea.
- "All Greens of Vitoria-Gasteiz". Hazi Kontsultoria.
- "Estudio de la comunidad de paseriformes en Salburua a lo largo de un ciclo anual. Establecimiento de una estación de anillamiento con programa de educación ambiental asociado". Txepetxa eraztunketa zientifikorako elkartea.
- "Bosque y desarrollo. La cooperación forestal al desarrollo en España". Pertsona pribatua.
- "Itxaropena Berdea ("Verde que te quiero verde")". Itxaropena elkartea, Araban ikusmen urria duten pertsonen elkartea.