Green Capital dirulaguntzen deialdian lagundutako proiektuen garapena
Green dirulaguntzen deialdia Green Capital sariaren ondorioz Vitoria-Gasteizeko Udalak CEAren bitartez garatu duen ekintzetako bat da. Egitasmo honen xedea hiriburutza berdearen urtean herritarren partehartzea sustatzea izan da. Gasteiztarrek ingurumen dibulgazio, kontzientziazio eta hezkuntzaren alorrean dituzten ekimenak laguntzeko egin izan da deialdia. Aurkeztutako 104 ekimenetatik 8 hautatu ziren, eta guztira 100.000 euro eman zitzaizkien. Ondorengo lerrootan 8 proiektu horiek edukia eta garapena azalduko dira:
"Eraztunez eraztun". "El Martillo" arte komunitariorako elkarte soziokulturala
Vitoria-Gasteizko hazkundea 6 eraztunetan banatuz (Alde Zaharra, Zabalgunea, langile auzoak, auzo berriak, Eraztun Berdea, nekazaritza eremua), artisten 6 talde osatu ziren (bana eraztun bakoitzeko) eta 6 ekotxango antolatu ziren, jende orori irekiak eta hirigintzan adituek, ekologoek, idazleek... gidatuak, eta 6 esku-hartze artistiko egin ziren. Irailaren 19etik 15era ekotxangoak egin ziren, eta irailaren 21etik 27ra talde bakoitzak esku-hartze bat egingo du, Vitoria-Gasteizko eraztunek kontatzen diguten historia nola interpretatzen duten erakutsiz.
http://www.eraztunezeraztun.com/
"Encuentros interculturales promoviendo educación para el desarrollo sostenible". El Campillo kirol eta kultur elkartea
Bere helburua Vitoria-Gasteizko Erdi Aroko Aldean garapen iraunkorrerako hezkuntzan laguntzea da. Kontsumo iraunkorrean, lankidetzan eta komunitate barruko elkartrukean oinarrituta dago. Auzoan lan egiten duten hezkuntza komunitateak, taldeak eta eragile soziokulturalak inplikatuko dituen dinamika inklusiboak sustatu ditu. Proiektua 2012ko otsailetik ekainera egin da, eta datozen ikasturteetan ere aurrera jarraitzea espero da. Parte-hartzaileak hauek izan dira: A.C.D. Campillo - GOIAN, Ramón Bajo ikastetxea, Olabide ikastola, Zadorra fundazioa, Amanda, Hor Dago! U.T.E.- Jardín de Falerina, GOIAN alde zaharra bizirik, Vitoria-Gasteizko magisteritza eskola, Elkarrekin-Jóvenes Apoyo Mutuo, Educación Calle Campillo eta Saregune.
http://geureaezagutuz.badubloga.net/
"Fachadas de Vitoria-Gasteiz según imágenes termográficas". Iker Gómez
Eraginkortasun energetikoaren inguruko kontzientziazioa sustatzea da helburua. Horretarako, modu grafikoan erakutsiko da Vitoria-Gasteizko eraikinen aurrealdeen egoera (udal eraikin nabarmenetan eta auzoetako etxebizitza batzuetan egingo da), termografien bidez. Termografiak neguan ezin dira egin, baina jadanik prest dago proiektuaren webgunea. Herritarren lankidetza bilatuko da termografiak eraikin altuetatik egin ahal izateko.
http://gasteirmografika.wordpress.com/
"Green Capital: en clave de cómic". Komiki marrazkilarien Atiza elkartea
Proiektuak Gasteizen barrena green ibilbidea egitea proposatzen du. Proiektuaren bitartez, benetako argazkiak hamar irudiren agertoki bihurtu dira. Gainera, irudi bildumaz eta plano batez osatutako liburuxka argitaratu da, bai eta postal sorta bat ere, zeinak Turismo Bulegoan edo Goiuri jauregian jaso ahalko baitira. Postalak erakusketa batean ere ikusi ahal dira, Goiuri jauregian, 2012ko irailaren 23ra arte.
http://www.greencomicvitoria.com/
"All Greens of Vitoria-Gasteiz". Hazi kontsultoria
Gasteiztarrei tokiko nekazaritza-elikaduraren kontsumo iraungarriak dakartzan onurak erakustea eta horren inguruan kontzientzia harraraztea du xede proiektuak. Film laburren lehiaketa bat egin da, erakusketa mugikorra egiten ari da gizarte etxeetan eta landa eremuko ustiapenetarako eta lantegi gastroniomikoetarako bisitak aurreikusi dira.
"Estudio de la comunidad de paseriformes en Salburua. Establecimiento de una estación de anillamiento y programa de educación ambiental asociado". Eraztunketa zientifikorako Txepetxa elkartea
Salburuko paseriformeen komunitatea urtebeteko zikloan ikertzea da; eraztunketa gune bat ezarri nahi da, ingurumen hezkuntzako programa batez lagunduta. Hainbat eraztunketa lantegi egin dira, uztailean (18, 27 eta 28), abuztuan (1, 8, 16, 18, 22 eta 29) eta irailean (5, 8, 12, 19 eta 26).
"Bosque y desarrollo. La cooperación forestal al desarrollo en España". Forestales sin Fronteras-PROFOR
Azaroaren 13an jardunaldi tekniko bat eta horrekin lotutako beste jarduera batzuk antolatzea da proiektuaren helburua. Forestales sin Fronteras-PROFOR elkarteak lideratzen duen Red Española para la Cooperación al Desarrollo aurkeztuko da jardunaldian . Basozainen lankidetzaz garapen bidean dauden herrialdeetako basoetan eta basoetatik bizi diren herrien giza garapen iraunkorrari laguntzea da asmoa. Honi lotutako jardueretako bat "Certamen de Fotografías de Proyectos de Cooperación Forestal al Desarrollo" izeneko lehiaketa da, abuztuan egin zena eta laster epaituko dena.
"Itxaropena Berdea ("Verde que te quiero verde"). Ikusmen urriko pertsonen Arabako elkartea, "Itxaropena"
Ikusmen urritasuna duten pertsonei egokitutako baratze-lorategi ekologikoa da ekimenaren xedea, eta talde horretan ingurumen sentikortasuna zabaltzeko jarduera paraleloak antolatzea.