eues

Albistea

Global Green City Award saria lortu du Gasteizek

Green City Award saria lortu du Gasteizek gaur arratsaldean. Nazio Batuen Erakundeak bultzatutako Global Forum on Human Settlements organizazioak ematen du saria, eta erakunde horrek Addis Abeban —Etiopiaren hiriburuan— duen biltzar-etxean egin den zeremonian eman da jakitera. Beste sari batzuen berri ere eman da bertan: ‘global green smart city’ (Country Garden Forest City, Malasia) eta ‘global model of smart city development’ —Udaipur Smart Cityk (India) eta Ekisehir Smart Cityk (Turkia) partekatua—.

Gorka Urtaran alkateak jaso du saria. Gasteizek hiri iraunkorren —jendearentzat pentsatuen— garapenarekin hartutako konpromisoa azpimarratu nahi izan du. “Bizi-kalitate oneko hiriak, ikuspegi ekonomikotik lehiakorrak, ingurumenaren arloan erreferenteak izango direnak”.

Orobat baloratu du alkateak Gasteiz bezalako tamaina ertaineko hiri europar batentzat horrelako sari bat lortzeak zer esan nahi duen. “Hirian garatzen ari garen politikak egokiak direla berresten du sari honek, Nazio Batuen garapen iraunkorreko helburuekin lerrokatuta daudela, baita 2030 Agendarekin ere. Gainera, orain arte ez bezalako nazioarteko proiekzioa dakarkio sariak hiriari, eta ildo hori jorratzen jarraitzeko akuilu izango dugu, hurrengo urteetan aurre egin beharko diegun erronkei heltzeko. Eta, jakina, harro egoteko motiboa ere bada hiriarentzat. Berriro ere erakutsi dugu nabarmentzeko gauza garela, ez Europan bakarrik, baizik eta mundu osoan”, laburtu du alkateak.

Gaur goizean, nazioarteko entzuleen aurrean Gasteizko hiri iraunkorraren eredua azaltzeko baliatu du aukera Gasteizko alkateak: superhiri europarraren eredua, garapen iraunkorreko helburuekin eta 2030 Agendarekin lerrokatua. Aurkezpenak interes handia sortu du beste herrialde batzuetako agintari eta gobernu-ordezkarien artean. “Klima-aldaketaren kontrako borrokarekin, berrikuntza urbanoarekin, trantsizio energetikoarekin, mugikortasun iraunkorrarekin, hiri berdeak —gizakiaren neurrira eginak, haien ongizatea bermatzen dutenak— sortzearekin erabat konprometitutako hiria da gurea”, xehatu du.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala