eues

Albistea

Gizarte etxeetako hiri nekazaritza ekologikoko egitasmoa CEAk kudeatuko du oraindik aurrera

Sareak, berea den programazioa edukitzeaz gain, gizarte etxeetan egiten diren beste jarduera batzuetarako baliabide gisa ere funtzionatzen du.

2015eko urritik aurrera CEAk gizarte etxeetako hiri nekazaritza ekologikoko egitasmoaren kudeaketa bere gain hartu zuen. Horrela, Gasteizen dauden hiri baratzezaintzako ekimen guztiak (udal baratzeak, eskola baratzeak, gizarte etxeetako nekazaritza, herritarrek bere kabuz kudeatutako ekimenak, baso jangarriak, etab.) estalki beraren pean integratu dira eta irizpide homogeneoak ezarri dira denentzat. Hori dena, are zabalagoa den proiektu baten baitan, Vitoria-Gasteizko udalerrian tokiko elikagaiak eta kalitatezkoak kontsumitzera eta ekoiztera zuzenduta dagoena.

Egitasmoan honako ekintzak daude abian: hiri baratze ekologikoekin lanean hastera zuzendutako hiruhileko lantegiak, hiri nekazaritzako monografikoak eta udaberriko zein neguko uztak sortzeko aldizkako lantegiak.

Oraindik badaude tokiak azaroan eta abenduan, hurrenez hurren, egingo diren "Nola jaso, lehortu, bildu eta jan ezkurraren fruitua" eta "Hiri-baratzak ureztatzeko sistemak" lantegietan. Aprobetxatu aukera!

Hiri nekazaritza ekologikoko egitasmoa gizarte etxeetan

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala