Albistea

Gizarte etxeetako hiri nekazaritza ekologikoari buruzko hiruhileko ikastaroak

Hiri baratze ekologikoen lantegien helburua saio praktiko eta teorikoen bidez nekazaritza ekologikoaren munduan sartzea da. Ikastaro horiek egin ondoren, aukera izango duzu gizarte etxeetako baratzeak lantzeko. Ikastaro bakoitzak 9-11 saio ditu, 2 ordukoak. Badago umeentzako zuzendutako lantegi bat ere, 11 saiokoa, eta saio bakoitzak ordubete iraungo du . Ikastaro hauetan edukiak umeei egokituko zaizkie.

> Hiri baratze ekologikoa

> Haurrentzako hiri baratze ekologikoak

> Hiriko frutarbola ekologikoak

Interesa dakizuke