GEO Vitoria-Gasteiz txostenaren inguruko lantegi parte hartzailearen balantzea
Urriaren 21, 22 eta 23an "Vitoria-Gasteizerako etorkizun posibleak" izeneko bigarren lantegi parte hartzailea egin zen Europa biltzar etxean "Vitoria-Gasteizko ingurumen eta iraunkortasunaren txosten diagnostikoa" (GEO Vitoria-Gasteiz) agiriaren inguruan eztabaida abiatzeko. 2005eko urrian, aipatu txostena idazten hasi baino lehen, lehen lantegia egin zen, gizarte eragileek hiriko eta udalerriko ingurumen eta gizarte arazoen inguruan zuten iritzia eman zezaten. Bigarren lantegiaren xedea, handik abiatuz prestatu zen txostena ezagutaraztea izan da, jendeak ekarpen berriak egin ditzan, hau da, ikerketaren emaitzak balida eta onar ditzan.
Lantegian hogei lagunek hartu zuten parte. Lantegiaren ondorioak ondoko helbidean kontsulta daitezke (gaztelaniaz, PDF, 4 MB):
http://www.vitoria-gasteiz.org/wb021/http/contenidosEstaticos/adjuntos/7357.pdf