eues

Albistea

Gazteok klimaren alde: ekinean ari den gazte talde bat

Green Capital izan gineneko X. urteurreneko ekintzen barruan, Gasteizko Udalak lantalde gazte bat sortzea sustatu du aurrez aurre ditugun ingurumen-erronkei buruz eztabaidatzeko eta Gasteizen ingurumen-jasangarritasuna sustatzeko hainbat ekintza diseinatu eta gauzatzeko.

Egindako ekintzen artean, honako hauek nabarmendu daitezke: Instagram sare sozialeko VitoriaGazteok kontuaren kudeaketa aktiboa eta eraginkorra hamabost egunez; Nire Gasteiz Berdea gazteentzako bideo eta argazki lehiaketaren kudeaketa, zeinaren emaitzak Olarizun eta Iparralden kokatutako erakusketa batean islatu diren; komiki eta bideo bat, "Gero eta gehiago gara” izenekoak, garraio publikoaren erabilera baloratzeko eta sustatzeko; eta patineteen eta monoziklo elektrikoen mantenimendua eta erabilera praktikatzeko tailer bat.

Programa oso interesgarria izan da hiriko bizitzan gazteek zuzenean parte har dezaten, eta garrantzitsua iruditzen zaigu adieraztea taldearen inplikazio ona izan dela, txikia izan arren motibazio handia izan baitu.

Taldeko hiru gazteek proiektu gazteetan eta ingurumenekoetan parte hartzen jarraitzen dute, eta hiriko hondakinen birziklapenaren alorrean ere lagundu nahi dute beren ikuspegiarekin, eta asko dute emateko oraindik. Izan ere, taldearen zati batek sariak lortu berri ditu iraunkortasunaren arloko nazioarteko deialdietan.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala