eues

Albistea

Gazteek klima-aldaketaren aurka duten ikuspegiaren bila gabiltza

Gazteak ukondoz ukondo

Gaztea bazara, 16 eta 25 urte bitartekoa, Gasteizen bizi, eta gure hiriko ingurumenarekin lotutako gaiak interesatzen bazaizkizu… gonbidapen hau zuretzat da. Ingurumenak “mugitzen” dituen Gasteizko 20 gazteren bila gabiltza: askotariko prestakuntza duten gazteak, eta batez ere ingurumen-gaiekiko interesa dutenak.

Lehenik eta behin, hizketaldi bat izateko: duela 10 urte Gasteiz Europako Hiriburu Berde izendatu zuten. Zure gazte begiradatik, nola ikusten duzu hiria? Zertan egin dugu hobera, eta zertan ez? Hurrengo urteetan, non jarri behar ditugu energiak eta ahaleginak? Ondoren, erronka bat ere landu nahi dugu elkarrekin: aurrekontu berezi bat daukagu, “gazteak-Gasteiz-ingurumena” lotuko dituen zerbait antolatzeko. Eta elkarrekin esploratu eta sormena praktikan jartzen badugu? Ziur zerbait potentea aterako dela.

Zuen lehentasunetara eta beharretara ahalik eta gehien egokituko diren topaketa berezi batzuk antolatzeko proposatzen dizkizuegu; guztia antolatzeko, hasierako bilera labur bat egingo dugu ekainaren 8an, asteazkenean, 18:00etan, Oihanederrean, Salcedo aretoan (online parte hartzeko aukerarekin).

Parte hartzeko, edo informazio gehiago jasotzeko, jarri harremanetan Jesusekin jmesanza@vitoria-gasteiz.org helbidean edo 639012701 telefonoan.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala