Albistea

Gasteizko Udalaren hiri baratzeen erabilera arautzeko udal ordenantzaren behin-betiko onespena

Gasteizko hiri baratzeen erabilera arautzeko udal ordenantza

Ordenantzaren helburua da Udalaren hiri baratzeen funtzionamendu-arauak ezartzea, horiek erabili eta baliatzeko baldintzak arautuz, baita onuradun izango diren pertsona eta erakundeak hautatzeko prozedura ere.

Aldi berean, diziplina erregimenaren arauak ematen dira, eta arau-hausteak eta horien ondorioz baratzeak erabiltzen dituzten pertsona eta erakundeei jarri ahal izango zaizkien zigorrak.

Udalaren hiri baratzeak kokatzen diren udal lur edo lursail orori aplikatuko zaie ordenantza hau -salbu eta berariazko beste erregimen baten menpe badaude-, baita horien erabilera edo gozamenaren onuradun egokitzen diren nortasun juridikoko elkarte eta erakundeei ere.

Interesa dakizuke


Ez da emaitzarik aurkitu