Albistea

Gasteizko Mendietako muxar grisei buruzko ikerlana

Udalaren Ingurumen eta Espazio Publikoaren Sailak lanean darrai Vitoria-Gasteizko bioaniztasuna hobeto ezagutzeko.

2013an lehen aldiz muxar griasren laginketa espezifiko bat egin zen Gasteizko Mendietan, gure udalerriari dagokion eremuan. Ikerlan horren helburuak honakoak izan dira: muxar grisaren populazioak aurkitzea, haien habitata ezagutzea, espeziearen jarraipena egiteko sare bat osatzea babes-kutxetan oinarrituta, eta ikerlana egin den esparrua baloratzea espeziearen kontserbazioa segurtatzeko.

Tranpetan jaso ziren ileak analizatu ondoren, tranpak jarri ziren 25 tokietatik muxar grisa 4 tokitan ibili zela aurkitu zen. Toki horiek Gasteizko mendatetik ekialdera dauden basoetan daude kokatuta.

* Estudio del lirón gris en el municipio de Vitoria-Gasteiz (Montes de Vitoria). Año 2013

Muxar grisa