Albistea

Gasteizko ikastetxeetan eskola baratzeen alorreko jarduerak egiteko dirulaguntzen deialdia

Betebehar hauek betetzen dituzten ikastetxeek edo Ikasleen Gurasoen Elkarteek (IGE) eskuratu ahal izango dute diru-laguntza:

  • Ikastetxea Gasteizko udalerrian kokatua egotea edo, gutxienez, ikasleen % 60 udalerrian erroldatua egotea.
  • Ikastetxea 2014. urtean eskola-baratze baten proiektua garatzen aritzea, edo garatzeko asmoa izatea, landaketa ekologikoaren alorreko irizpideetan oinarrituta.
  • 2014 urtean jarduera horiek egiteak gastuak ekarri izana -fakturen bitartez egiaztatu daitezkeenak-, eskola-baratzearen jarduerari estu-estu lotuak. Honako hauek joko dira eskola-baratzearen jarduerarekin zerikusia duten gastutzat:
    • 2014. urtean ikastetxean egiten diren eskola-baratzeei buruzko ikastaro, hitzaldi eta lantegien antolakuntza.
    • Suntsikor ez diren materialak erostea: lanabesak, eskola-baratzeen egiturak eraikitzeko materiala, landatzeko mahaiak eta baratzerako bestelako materialak.
    • Eskola-baratzeen edo -ikuspegi ez profesionaletik- baratzezaintza ekologikoaren gaia jorratzen duten dokumentuak -paperezkoak nahiz digitalak- erostea.
    • Eskola-baratzearen eremua sortu, mantendu edo hobetzearekin zerikusi zuzena duten obra edo lanak egitea.
    • IGIko teknikarien iritziz horien parekotzat jo daitezkeen bestelako gastuak.
  • Behar diren argibideak eman beharko dituzte ikastetxeek, baita, beharrezkotzat jotzen bada, IGIko teknikariei bertara sartzen utzi ere, aurkeztu dituzten fakturak eta eskola-baratzeen proiektuetan gauzatutakoak bat datozela egiaztatzerik izan dezaten.
  • Ikastetxeek eskabide bakarra aurkeztu ahal dute, dela ikastetxearen izenean, dela bertako ikasleen gurasoen elkartearen izenean.

2014an eskola baratzeak egiteko CEAren dirulaguntza deialdiaren oinarriak

Interesa dakizuke


Ez da emaitzarik aurkitu