Gasteizko ikasle gehienek eskolara bizikletaz edo oinez joan nahi dute oraindik ere
Eskolako Agenda 21eko ikastetxeek bi ikasturte daramatzate lanean eskolarako joan-etorrietan modu aktiboak (oinezkoa, bizikleta bidezkoa) eta autonomoak (heldu baten zainketarik gabekoa) sustatzeko.
Proiektu honek mugikortasun ohituretan izan duen inpaktua ebaluatzeko bi inkesta egin dira, bata proiektuaren hasieran eta bestea amaieran. Inkesten emaitzak esteka honetan kontsulta daitezke.
Bi inkestak alderatuta, ikus daiteke bi ikasturte hauetan zehar ez dela aldaketa esanguratsurik gertatu, oro har, eskolara joateko erabiltzen diren garraio moduetan; baina bai egon dela aldaketa nabarmena ikasleek alde horretatik dituzten desiretan, mugikortasun modu aktiboak erabiltzeko eta modu autonomoan mugitzeko nahia handiagoa baita orain. Aldaketak handiagoak dira Lehen Hezkuntzako ikasleen artean eta Bigarren Hezkuntzako lehen ikastaroetan, multzo hori baita eskolara autoz edo helduek lagunduta gehien doana.
Bestalde, inkestatuen bi heren inguruk hobekuntzaren bat sumatu dute azken urtean, bai hirian edo ikastetxean, ikastetxera desplazamendu aktiboak (oinez, patinez edo bizikletaz) egitearen alde.
Edozein kasutan, nabarmentzekoa da Bigarren Hezkuntzako ikasle gehienak (% 68) eta Lehen Hezkuntzako ikasleen erdiak eskolara oinez edo bizikletaz doazela.