Argitalpena
Gasteizko hiri azpiegitura berdea auzoz auzo
Proiektu hau azpiegitura berdeko hainbat proposamen entseatzeko aukera ematen duen proba pilotu bat da. Geroago, proposamen horiek hiriko beste auzo batzuetara eraman ahal izango lirateke.
50 espaziotan esku hartzea planteatzen du proiektuak, hainbat motatako naturalizazio-jardueren bidez, berdeguneen eta hutsik dauden lursailen ekologia- eta ingurumen-funtzionaltasuna hobetzeko eta horien kudeaketaren eta mantentze-lanen kostuak murrizteko.
Berdeguneetan (parkeak, lorategiak, erdibitzaileak eta biribilguneak, parterreak...) egin beharreko lanak honakoak dira: kaleetako zuhaitzak hobetzea, espezie autoktonoak sartzea, lore-belardiak sortzea, mantentze-lan baxuko lorezaintza-sistemak aplikatzea, faunarentzako putzuak eta babeslekuak sortzea, etab.
Hutsik dauden lursailetan behin-behineko erabilerak planteatzen dira, hala nola basoak eta hiri-baratzeak sortzea, eta nekazaritza eta basogintzako aprobetxamendu mota batzuk probatzea, hala nola labanda-zelaiak eta energia lortzeko sahatsak.
Jarduera horien bidez, hiri-biodibertsitatea, konektibitate ekologikoa, CO2 hustubideak, hiriko bero-uharte efektua murriztea, airearen kalitatea hobetzea, kudeaketa- eta mantentze-kostuak murriztea, orube hutsei erabilera iragankorra ematea eta, azken batean, auzoaren ingurumen-kalitatea hobetzea lortu nahi da.
Fitxa
Egilea(k): Ingurugiro Gaietarako Ikastegia (koordinatzailea)
Argitalpen urtea: 2016
Hizkuntza(k): Gaztelania eta Euskara
Orrialde kopurua: 60
Argitalpen mota/Formatua: Digitala eta Papera
Ilustrazioak: Xabier Sagasta
Diseinua eta maketazioa: www.tk-taldea.com