eues

Albistea

Gasteizko bisoi europarrak duen bizitzari buruzko bideoa egin da

Laurogeita hamarreko hamarkadan Araban bisoi europarretan dentsitate handienetako lekuetako bat Salburua izan da. Egoera hori aldatzen hasi zen 2003ko udaberrian lehen bisoi amerikarra harrapatu zen unetik. Ordutik hona, bisoi europarraren dentsitateak espezie exotikoaren eraginak pairatu ditu, eta gero eta gutxiago ziren udalerri osoan espezie autoktonoaren aleak; aldiz, bisoi amerikarren populazioa egonkor egon zen, haren gaineko kontrol-lanak gorabehera.

Araban espezie gainbehera nabarmena ikusirik, LIFE LUTREOLA SPAIN proiektua abiarazi zen; Gasteizko Udala proiektuko bazkide da, beste batzuekin batera: probintzia-administrazioak (AFA; BFA, GFA), autonomikoak (Errioxako Gobernua, Aragoiko Gobernua, Valentziako Generalitatea), erakunde pribatuak (Senda Viva) eta GKEak (Asociación Visón Europeo), guztien koordinazioa-lanetan TRAGSATEC ari delarik.

LIFE LUTREOLA SPAIN / LIFE13 NAT/ES/001171 “Nuevos enfoques en la conservación del visón europeo en España” (Ikuspegi berriak bisoi europarraren babesean, Espainian) proiektua sortu zen ordura arte ez zegoelako bisoi amerikarraren gaineko kontrol eraginkorrik, eta espezie hori hedatzen jarraitzen zuelako bisoi europarraren banaketa-eremu osoan, halako moduan non zatiketa nabarmena eragin zuen Ebro ibaiko arroetan eta Kantauri aldekoetan ere. 20018 eta 2010 bitartean Ingurumen Ministerioaren, Tragsatec eta AFAren arteko proiektu bati esker, Salburun bertan ere espezie amerikarra bisoi europarraren predadore zuzen bihurtu zela egiaztatu ahal izan zen.

Europako Batzordeak LIFE+ programaren testuinguruan % 75 finantzatzen duen proiektu hau 2014 eta 2019ko uztaila bitartean garatu da, eta hauek ditu helburu orokorrak:

  • Bisoi amerikarraren populazioak errotik kentzea bisoi europarra arriskuan bizi den aldeetan.
  • Bisoi europarraren populazio basatien bideragarritasuna areagotzea birpopulazio sustatzearen eta populazio-gune berriak sortzearen bidez.
  • Jarraipen-sare eraginkorragoa sortzea, bi bisoi espezieen egoera ebaluatzeko.
  • Espezie autoktonoaren inguruan kontzientziazio- eta sentsibilizazio- lana egitea.

Hain mehatxu egoera handian dagoen espeziearen egoera hobetu nahian (gaur egun mundu osoan "arrisku larrian" egoeran dagoela jotzen da), Gasteizko Udalak 120.000 €-ko inbertsioa egitea erabaki du, % 75ean proiektu honen bidez finantzatuko delarik.

Lau urte eta erdiz lanetan aritu ostean, emaitzak oso adorea ematekoak dira, bai proiektu honen berri zabaltzeko IGIren (Atariaren bitartez) eta Eraztun Berdearen eta Biodibertsitatearen Atalaren arteko zehar-lankidetzari dagokionez, bai eta gainerako ekintzei dagokienez ere, eta azken horien artean, hauek nabarmendu behar dira:

  • Udalerrian errotik eta erabat kentzea mehatxu garrantzitsuena, bisoi amerikarra alegia, espezie autoktonoarekin lehiatzen den eta baztertzen duen espezie inbaditzailea.
  • Populazioa handitzea Salburun. 2018an 7 ale askatu ziren, biziraupen-tasa oso ona izan zelarik, lehenago Espainian eta beste herrialde batzuetan (Estonia, Alemania...) egindako beste proiektu batzuetakoekin parekatzeko modukoa.
  • Errekabarri erreka Salburua eta Gasteizko mendien arteko konektore ekologiko funtsezko gisa sustatzeko.
  • Espeziaren balio ekologikoaren inguruan kontzientziatzea eta jendartean zabaltzeko ekimenak: 11 hitzaldi, bisoi europarraren egoera ezagutzera emateko (guztira 325 entzule joan izan dira), lehiaketa artistiko eta literarioak (107 partaide guztira), eta Atarirako hiru erakusketen ekoizpena (26.953 ikusle guztira).

Sentsibilizazio publikoaren eta emaitzak jakinarazteko ekimenen artean, bideo bat egin da Gasteizen bisoi europarraren inguruan. “Bisoi europarra: Eraztun Berdeko harribitxia” izenburupean, dokumentalak espeziearen ekologian zentratzen da batez ere, eta udalerria zeharkatzen duten ibai-inguruak (ibai, erreka eta aintzirak) egoera onean edukitzearen garrantzia transmititu nahi du. Horrekin lortu nahi da hain mehatxu egoera larrian bizi den espeziaren biziraupenaren aldeko habitat egokiak lortzea.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala