eues

Albistea

Gasteizko 26 ikastetxetako 21.000 ikaslek baino gehiagok Eskolako Agenda 21en barruan egindako lana aurkeztu dute; aurten hondakinak izan dituzte aztergai

Eskolako Agenda 21en 2014ko txostena

Aurten Eskolako Agenda 21en parte hartu duten 26 ikastetxetako 21.000 ikasleen ordezkaritza batek aurten programaren barruan egindako lana aurkeztu dute gaur goizean, Goiuri jauregian. Ikasturte honetan hondakinak izan dira gai orokorra, horiek sortu, murriztu eta birziklatzeari buruzko kontzientziazioa barne.

Javier Maroto alkatea izan da buru ekitaldian. Parte-hartzaileen lana eskertu eta "hiriarentzat oso garrantzitsuak direla" azaldu die, hiru arrazoirengatik: "ingurumen balioak dituen pertsona pertsona hobea ere badelako, horrelako programen bidez hiria aldatzen laguntzen diguzuelako, eta zuek ere hezitzaileak zaretelako".

Azken urteko birziklatze datuei dagokienez, alkateak gogoratu du 2013an zehar gasteiztarrek edukiontzi urdinetan (papera eta kartoia) eta horietan (ontziak) utzitako hondakinei esker lortutako ingurumen onura 117.881 zuhaitz ebakitzea eta 7.422 tona CO2 isurtzea eragoztearen parekoa dela.

Zehazki, auzo hauek -eta hurrenkera honetan- birziklatu dituzte zabor tona gehien: Arriaga-Lakua, Zabalgana, Salburua, San Martin eta Zaramaga. 2013an San Martin izan da bilakaera oneneko auzoa, eta jarraian Zabalgana eta Arriaga-Lakua.

Bestetik, hazkuntza handiena garatzen ari diren auzoetan gertatu da (Aretxabaleta-Gardelegi, Salburua-Arkaiate, ...), horietan biztanleria hazten ari delako, eta birziklatze irla gehien dituztelako.

Ikasleek hainbat alorretan -birziklatzea, janaria edo hondakinen kudeaketa- egindako gogoetak eta hartutako konpromisoak adierazi dituzte, bai eta Udalari zer eskatzen dioten ere.

Eskolako Agenda 21 izeneko proiektua 2003an abiarazi zen; Gasteizko ikastetxeen erdiak baino gehiagok parte hartzen du beren zentroetako, auzoko inguruneko eta hiriko ingurumena hobetzeko proiektu honetan. Aurten 26 ikastetxek hartu dute parte: 21.000 ikasle eta 2.000 irakasle baino gehiago izan dira guztira.

Eusko Jaurlaritzarekin, Udalarekin eta ikastetxeekin lankidetzan garatzen da proiektua. Ikastetxeei dagokienez, eskola komunitate osoak hartzen du parte, bereziki familiek.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala