eues

Albistea

Gasteizen parte-hartzea izan duen Worldcities EU-Canada lankidetza teknikorako europar proiektua bukatu da

Worldcities EU-Canada lankidetza teknikorako proiektuak lau europar hiriren eta lau kanadar hiriren arteko ezagutza elkartrukea izan du helburu, hiri bakoitzak hiri politiketan eta garapen jasangarrian besteen praktika onak ezagut ditzaten. Vitoria-Gasteizek Alberta estatuko hiriburu den Edmonton hiria izan zuen trukekide. 900.000 biztanle izanik, Edmonton apustu garrantzitsua ari da egiten azpiegitura berdeen aldetik. Gure hiriaz eta Edmontonez gain, Kanadako Halifax, Saanich eta Ottawa hiriek eta Europako Tallin (Estonia), Almada (Portugal) eta Hannoverrek (Alemania) hartu dute parte trukean.

Esperientzia honetan aztertu diren gai nagusiak honako hauek izan dira:

  • Klima krisiarekiko moldaketa (egonkortasun sozial eta ekonomikoa eta lurraldearen plangintza klima aldaketak ekarriko dituen aldaketen aurrean zaurgarritasuna txikitzeko.
  • Sistema ekosistemikoak: bioaniztasuna, azpiegitura berdea eta ekosistemen eta erresilientziaren plangintzaren arteko erlazioa.
  • Karbono gutxiko gizarterantz jotzeko trantsizioa: lurralde eta hiri funtzionaltasunak mantenduko dituzten estrategiak karbono igorpenak murriztuz/minimizatuz, karbonoan neutroak diren udalerrien sustapena, energia berriztagarrien % 100eko helburuak urte baterako, erosketa publiko jasangarria, eragile guztien inplikazioa karbono gutxiko estrategien garapenean.

Gasteizen partetik Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak koordinatu duen parte-hartze honen ondorioz, binakako balizko lankidetza teknikorako hainbat lan lerro identifikatu dira, bai CEAren eta Edmontongo Udalaren artean bai CEAren eta Albertako Unibertsitatearen artean, batez ere hezeguneen kudeaketan, azpiegitura berdeen esparruan eta diseinu naturaletan oinarritutako konponbideen zerbitzu ekosistemikoetan. Kontu horiez gain, badago bi aldeen arteko interesa beste eremu batzuetan ere, batez ere mugikortasunean, energia kudeaketan eta elikadura estrategietan.

Bisitan parte hartu zutenak.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala