eues

Albistea

Gasteizen oinez mugitzeko zenbat denbora behar den erakusten duen mapa argitaratu da

Iberiar penintsulako hiriak biltzen dituen "Ciudades que Caminan" sareko kide da Gasteiz, eta 2013an "Ciudad que Camina" saria jaso zuen. Orain, saria irabazi duen hiri bakoitzaren metrominutua osatu du sareak eta bere webgunean argitaratu ditu denak. Gasteizko mapari dagokionez, Andre Maria Zuriaren plaza hartu da abiapuntutzat, eta bertatik hiriko puntu nabarmenetara -autobus geltokira, ospitaletara, Unibertsitatera, Eraztun Berdera- oinez joateko zenbat denbora behar den adierazten du mapak.

Metrominutuen ideia Pontevedra hirian sortu zen, hirietako metroen mapek duten ikusgarritasun eta argitasuna oinarritzat hartuz. Haien funtsa ez da geometrikoki zuzena izatea, baizik eta toki esanguratsuen arteko denborak eta distantziak modu argian adieraztea.

Oinezkoentzako metrominutu hau, 2015an CEAk bizikleta bideen planoan integratuta argitaratu zuen txirrindularientzako metrominutuarekin batera, mugikortasun modu aktiboak sustatzeko tresna interesgarria osatzen dute, eta Gasteizko Mugikortasun Iraunkorraren eta Espazio Publikoaren Planean ezarritako helburuak lortzeko bidean beste koska bat dira.

Metrominutua

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala