eues

Albistea

Gasteizen ezagutzen ez zen burruntzi-espezie bat aurkitu da Zabalganeko parkean

Entomologiaren zale batek, José Antonio Gainzarainek, Gomphus pulchellus espezieko burruntzia aurkitu zuen iragan ekainaren 4an, Zabalganeko parkeko urmaeletan. Arabako beste leku batzuetan, Izki parke naturalean esaterako, burruntzi-espezie hori ezagutzen zen arren, Eraztun Berdean ez zegoen oraindik horren berririk. Europako hegomendebaldean baino ez da bizi burruntzi-espezie hau.

Eraztun Berdeko ibai eta urmaelek odonatu-familia aberatsa dute (burruntzi eta sorgin-orratzak): guztira 35 burruntzi-espezie, Zabalganan aurkiturikoa barne. Eraztun Berdea Autonomia Erkidegoko azaleraren % 0,1 inguru besterik ez da gutxi gora-behera, baina bertan Euskal Herrian dauden odonatu guztien bi herenak ikus daitezke.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala