eues

Albistea

Gasteizek turismo berdeko eskaintza aurkeztuko du FITUR azokan

Patxi Lazcoz alkateak hiriak turismo nazioarteko azokara (FITUR) eramango duen turismo eskaintza aurkeztu du; azoka Madrilen izango da, urtarrilaren 19tik 23ra bitartean. Eskaintzaren barruan, hiriaren baliabide ekoturistikoak biltzen dituzten bi gida berri aurkeztuko dira.

Vitoria-Gasteizek hiriaren baliabide ekoturistikoak biltzen dituzten bi gida berri aurkeztuko ditu: batetik, hiri barruko eta hiri inguruko parkeak -Eraztun Berdea-, eta bestetik, garai bateko Bergara-Lizarra trenbidearen ibilbide berdea eta Gasteizko Mendietako zidorrak. Orobat, turismo bulegoak 2010ean izandako jardueraren balantzea aurkeztu du Vitoria-Gasteizko alkate Patxi Lazcozek. Iaz 117.000 bisita izan zituen bulegoak, 2009an baino ehuneko 5 gehiago. Hazkunde horrek hirira etorritako turisten kopuruari buruzko datu onak berresten ditu. Abenduko kopuruak ezagutzen ez badira ere, EUSTATek datorren astean emango baititu, iaz ehuneko 24 hazi zen turismoa Vitoria-Gasteizen, 2009ko urtarriletik azarora bitarteko datuekin alderatuta.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala