eues

Albistea

Gasteizek Ingurumeneko Zinema Jaialdiaren Erakustaldia hartuko du berriz ere

Gasteizek 9 film eskainiko ditu Ingurumeneko Zinemaren Nazioarteko Jaialdiari (FICMA) lotutako erakustaldi honetan, Artium museoan proiektatuko diren sei saiotan. Jaialdiak ingurumenarekiko errespetuzko aldaketa sozial baten inguruan hausnartzea izan du xede sorreratik, eta martxan daramatzan 24 urteetan errotu egin da nazioartean. Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak hamabost aldiz ekarri du Gasteizera Kataluniako jaialdi honetako erakustaldi bat.

FICMA ingurumena aztergai duen zine-jaialdi aitzindaria da munduan. Iazkoa 24. edizioa izan zen, eta jaialdia erreferente bihurtu da ingurumen arloko dokumental zein jaialdi berritzaileen arloan. Zinema, bere industria eta ingurumen arloko edukia eta hezkuntza lantzen ditu hainbat jardueratan teknologia berriak baliatuta. Sustapen eta hedapenetik harantzago doan jaialdia da FICMA, inspirazio eta baloreen iturri izateaz gain, gizarte aldaketen sortzailea ere bada. Jaialdi honetan entretenimendua hausnarketa bihurtzen da; gizartea eraldatzea du xede, kulturaren, zinemaren eta ikus-entzunezkoen industria lagun, planeta leku bizigarriagoa izan dadin eta etorkizuna duen leku bihurtzeko.

Gasteiztarrek urtarrilaren 9tik urtarrilaren 25era bitartean gozatu ahal dute erakustaldiaz. Aurtengo berrikuntzarik nagusia kokalekuaren aldaketa da: proiekzioak Artium museoan izango dira. Aurreko edizioetan, berriz, Aldaberen aurrean, Luis de Ajuria aretoan edo Montehermoson izan ziren. Pinakotekak jaialdian parte hartzeari esker, Blanca de la Torre arte komisarioaren hitzaldi bat gehituko zaio programari: 'El arte como estrategia ante el cambio climático y las problemáticas ecológicas del presente'. Bertan, artearen garrantziaz eta artearen lengoaiak iraunkortasun-arazoen inguruan eztabaida publikoa sortzeko ematen duen aukeraz hausnartuko da. Horretaz gain, Artiumek ingurumen gaiekin lotutako artelan bat aukeratuko du, astero, bere funtsen artetik. Proiekzioak astearte eta ostegunetan izango dira, eta horien aurretik, 19:00etan, aukeratutako artelanak ezagutzeko bisita gidatua egingo da. Bisita horietarako ezinbestekoa da izena ematea. Proiekzio eta hitzaldirako, berriz, sarrera librea izango da lekuak bete arte.

FICMA

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala