Gasteizek Biodiversidad fundazioaren sari bat jaso du
Ingurumen zinegotzi Alba Cañadasek Biodiversidad Fundazioak Gasteizi eman dion saria jaso zuen irailaren 15ean Madrilen. 30.000 biztanletik gorako udalerrien saileko saria da, Biodibertsitatea babestu eta sustatzearen aldeko ekimenak saritzeko asmoz sortua. Aurtengo edizioan, gai nagusia "berdeguneak" izan da.
Saria "Hiri-eremuetan izadia eta biodibertsitatea babesteko ekimenen sustapena: Izadiaren eta Biodibertsitatean aldeko Europako hiriburua" izeneko LIFE+ proiektuan kokatzen da. Abian jarri zenetik, ingurumena babestu eta hobetzearen aldeko lehiaketak antolatzeko esperientziak trukatu dituzte elkarren artean proiektua koordinatzen duen Deutsche Umwelthilfe (DUH) izeneko Ingurumena babesteko Alemaniako elkarteak, eta lau herrialde bazkideek (Eslovakia, Espainia, Hungaria eta Frantzia).