eues

Albistea

Gasteizek ‘Bikefriendly’ sarietako bat eskuratu du bizikletetarako aparkaleku seguruen VGbiziz sareari esker

VGbiziz gunea

Gasteizko Udalak eskuratu du Bizikletaren aldeko Hirien Sareak emandako ‘Bikefriendly’ sarietako bat. Hiriko Bizikletaren III. Topaketa baitan Sevillan antolatutako jaian, Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren koordinatzaileak, Saray Záratek, txirrindularitza arloan Arabako hiriburuak dituen jardunbide egokiak aitortzen dituen garaikurra jaso du. Bizikletetarako aparkaleku seguruen VGbiziz sarea da, hain zuzen ere, Gasteiz saritzeko arrazoia.

Horrez gain, Bizikletaren aldeko Hirien Sareak Udalak neska-mutilentzat sustatzen dituen zirkulazio seguruko ikastaroak ere goraipatu ditu. Hain zuzen ere, ekimen hori sarietako finalista izan da.

Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Saileko ordezkaritza batek hartu du parte hiriko txirrindularitzari buruzko topaketan egun hauetan, eta hainbat gai jorratu dituzte bertan: kalitatezko hiriarteko konexioak, bidegorrien plangintza eta Danimarkako ‘superhighway’-en (txirrindularientzako autobideak) eredua, besteak beste.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala