eues

Albistea

Gasteizek bat egingo du ?Movilízate por la selva? kanpainarekin, Afrikako ekosistemen alde eratu den sakelako telefonoak birziklatzeko kanpainarekin

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak eta Jane Godall Fundazioak gaur goizean sinatu duten hitzarmenaren ondorioz, IGIk bat egingo du 'Movilízate por la selva' ("Mugi zaitez oihanaren alde") kanpainarekin. Sakelako telefonoak birziklatzeko kanpaina da, Afrikako ekosistemak babestu asmoz. Datuen arabera, gure herrialdean sakelako telefonoen % 5 birziklatzen dela uste da. Sakelako telefonoen teknologiak koltana eskatzen du, Erdialdeko Afrikan gatazka armatuak piztu eta gizarte eta ingurugiro kalte larriak eragin dituen mineral baliotsu bat.

Kanpainaren helburua telefonoak berrerabiltzea, edo, ezin bada, gutxienez elementuak birziklatzea da. Prozesu horren baitan, Kongoko garapen, hezkuntza eta ingurugiroa babesteko programak hornitzeko diru-bilketa egitea aurreikusten da, hala nola, Jane Godall Institutuaren txinpantzeak sendatzeko zentroa.

Atarian edukiontzi bat ipiniko da, nahi duten bisitariek euren sakelako telefonoak bertan bil ditzaten eta, hartara, birziklaiaren zirkuituan sar daitezen.

CEA-JaneGodall

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala