Gasteizek Bartzelonan bat egin du klima-larrialdiaren aurkako hirien mundu mailako 'Your Plate Your Planet' mugimenduarekin
Gasteizko CEAko, Ujjaingo (India), Rosarioko (Argentina), Rivas Vaciamadrideko, Valentziako eta Granollerseko arduradunak eta Frantziako Terres en Villes hirien antolakundea elkartu dira aste honetan Bartzelonan The Barcelona Challenge for Good Food and Climate programaren baitan elikadura jasangarria eta osasungarria helburu duten politika publikoen ekimen arrakastatsuak eta berritzaileak gertu-gertutik ezagutzeko asmoz.
Urtean 7,74 milioi tCO2 baliokide; hau da, urtean 1,67 milioi auto gutxiagoren baliokidea. Hauxe da Elikadura Onaren eta Klimaren aldeko Bartzelonako Erronka ekimeneko (The Barcelona Challenge for Good Food and Climate) hiriek Your plate, your planet kanpainarekin aurkeztu duten datua eta, horren bidez, tokiko elikadura-politikak klima-larrialdiaren aurrean ezinbestekoak direla azaldu nahi izan dute.
Testuinguru honen baitan, Gasteiz hiria Nekazaritzako Elikagaien Estrategiarekin eta bertako elikadura-sistema osasungarriago eta jasangarriago bihurtzeko beste politika batzuekin lotuta bultzatzen ari den proiektu eta ekintzei esker urtean 9.000 tCO2 baliokide arte gutxitu ahal izango litzateke; hau da, urtean 1.940 autok egindako isurpenen baliokidea.
Aste honetan, munduko sei hiritako arduradun teknikoak eta politikoak bildu dira Bartzelonan klimaren aldeko ekintzarako elikadura-politikak garatzeko bidean aurrera egiteko.
Mundu mailako nekazaritzako elikagaien sistema da (elikagaien produkzioa, eraldaketa, paketatzea, garraioa eta banaketa barne hartzen ditu) negutegi-efektuko gas antropogenikoen mundu mailako isurpen garbi guztien % 21 - % 37ren eragilea. Horregatik, berrikuntza kulturalaren eta sozialaren funtsezko eragileak klimaren aldeko ekintzarako elikadura arloko politikak ezartzen ari dira. Bartzelonako Erronka izenekoan, mundu osoko 20 udalerri abangoardian kokatu dira eta klimaren aldeko ekintzarako tokiko elikadura-politikak ezartzeko bidean funtsezko eragile bihurtzeko rola onartu dute.