eues

Albistea

Gasteizek aliantza berriak lotu ditu ingurumen alorreko politiken nazioarteko erreferente gisa, Vancouverren

Kanadarako bisita 2019

Gasteizek aliantza estrategiko berriak lotu ditu ingurumen alorreko politiken nazioarteko erreferente gisa, urriaren bigarren astean egin zen Ecocity World Summit 2019 gailurrean parte hartu baitzuen, Vancouverren (Kanada). Ecocity mundu gailurra dugu nazioarteko biltzar zaharrena naturarekiko oreka zaintzen duten hirien eraikuntza lantzen dutenen artean. Bi urtean behin egiten da, eta mundu osoko 1.000 ordezkaritik gora elkartzen ditu.

2019ko edizio honek gizartearekiko justuak eta ekologiaren aldetik iraunkorrak diren hirietan jarri du arreta, ekintza klimatikoa, ekonomia zirkularra eta garapen iraunkorrerako irtenbideen analisiak tarteko. Aukera bikaina izan da gure hiri-eredua sendotzeko ahaleginean informazioa bildu, arazo komunen irtenbideak aztertu eta aliantzak identifikatzeko.

Gasteizko udalak Europar Batasunak eta Kanadak sortu elkarrekin duten International Urban Cooperation (IUC) programaren eskutik hartu du parte nazioarteko gailurrean. Hain zuzen ere, duela 30 urtetik hona egiten den Ecocity World gailurra dugu programa horretako ekintzetako bat.

Nazioarteko hiri-lankidetzarako programa honen helburua da hiri garapenari eta klima-aldaketari buruzko nazioarteko erabaki nagusiekin –hiri agenda, garapen iraunkorreko helburuak eta Pariseko hitzarmena– lotutako arazo komunen irtenbideak elkartzeko eta partekatzeko aukera ematea munduko lurralde desberdinetako hiriei.

Kanadarekiko loturak

Gasteizek Europako programa horretako hainbat proiektutan parte hartu du. 2018ko udan, CEAko ordezkaritza bat Windsorren izan zen, Kanadako hiri horretako errealitatea eta hiri-politikak ezagutzeko. Gerora, Windsorreko erakunde-ordezkariak Gasteizera etorri ziren eta hemen hainbat arlotan gauzatzen diren iraunkortasun-praktiken adibideak aztertu zituzten: mugikortasunaren, energia-aurrezpenaren, klima-aldaketaren kontrako borrokaren eta natura eta biodibertsitatearen babesaren arloetan, esaterako. Bi lankidetza-eremu nagusi zehaztu ziren: kutsatutako lurrak eta mugikortasun iraunkorra. Aurten, CEA hizlari izan da hainbat ekitalditan: Annual Municipal Brownfiled Workshop eta Torontoko Canadian Brownfield Network Conference.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala