Gasteiz mendietan kontserbaziorako interesa duten intsektu saproxilikoei buruzko txostena
Ikerlan honek Gasteiz mendietan lau hilabetez egindako lana laburbildu du. Tarte horretan koleoptero saproxilikoen 75 espezietako 606 ale bildu ziren, eta beste talde taxonomiko saproxiliko batzuen 15 espezie gehiago (lepidopteroak, hemipteroak, dipteroak eta himenopteroak).
Intsektu saproxilikoek heriotzetik hurbil edo hilda dauden zuhaitzen zura behar dute bere bizi zikloaren atalen batean.
Ikerlanean mota hauetako intsektuek Gasteiz mendietan dituzten ezaugarriak azaldu dira, eta kudeaketa eta kontserbazio neurriak proposatu dira. Besteak beste, basoetako egur hilez osatutako hondarrak hobeto kudeatzea proposatu da, eta egurra metatzeko lekuko" modura jokatuko duten guneak sortzea, horrela laginketetarako estazio iraunkorrak eratuz.
Informe sobre los insectos saproxílicos de interés de conservación de los montes de Vitoria (Álava)