eues

Albistea

Gasteiz mendietan auzokide diren udalerriak bilerak ari dira egiten eskualde hau parke natural izan dadin

Uztailaren 7an ospatu zen bilera batean, Vitoria-Gasteizko alkateak Gasteiz mendiak parke natural izendatzeko dagoen proposamenari buruzko informazioa eman zien Iruraiz-Gauna, Elburgo-Burgelu, Alegría-Dulantzi, Arraia-Maeztu, Bernedo, Trebiñu, Argantzun eta Iruña Okako udaletako ordezkariei.

Bilera honetan Arabako Foru Aldundiaren Mendien Saileko zuzendariak ere hartu zuen parte. Parte hartzaile guztiek Vitoria-Gasteizko Udalaren ekimena laguntzeko erakutsi zuten interesa ikusita, Aldundiak konpromisoa hartu zuen parke naturalaren mugak Arabako Gasteiz mendiak osorik har ditzan. Trebiñu eta Argantzungo udalek, bere aldetik, eskari bat aurkeztuko diote Gaztela eta Leongo Juntari, Arabako zatiaren osagarri izango litzateken beste parke natural bat izendatzeko aukera aztertu dezan.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala