eues

Albistea

Gasteiz mendietako ingurunean baso suteak saihesteko plana

Pasa den otsailean amaitu ziren "Gasteiz mendietako ingurunean baso suteak saihesteko plana" dokumentuaren idazketa lanak. Dokumentu honen xedea suak eskualde honetan eduki ditzakeen arrisku faktoreak identifikatzea eta baloratzea da, alde batetik, eta suteak prebenitu eta kontrolatzeko ekintzak planifikatzea, bestetik.

Gasteiz mendietan izan diren baso suteei buruzko informazio estatistikoa eta lurraldearen ezaugarriak analizatu ondoren, arrisku eredu bat garatu da sutea gertatuz gero izango duen portaeraren funtzioan gunea zonatan banatuz. Egungo egoeraren diagnostikoa egin ondoren, planak hainbat aurreikuspen eta neurri zehaztu ditu suteen eragina ahalik eta gehien mugatzeko, besteak beste prebentzioko gizarte neurriak, tratamenduak landaredian, azpiegituren hobekuntza eta prebentziorako beste neurri batzuk.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala