Gasteiz hiribidean kokatutako bizikleta kontagailuek urtebetean bertatik milioi bat bizikleta igaro direla zenbatu dute
> Bizikleta kontagailuen datuak
2015eko azaroaren hasieran Udalak bizikleten bi kontagailu instalatu zituen Gasteiz hiribidean, Europa Biltzar Jauregiaren parean. Eco Counter enpresak doan utzi zizkion, urtebetez, kontagailuak Udalari. Kontagailuek bi zentzuetan mugitzen diren txirrindularien joan-etorriak neurtzen dituzte egunaren edozein unetan, fidagarritasun handiarekin (errorea % 5 baino txikiagoa da). Bestalde, sistemak egun bakoitzeko datu meteorologikoak ere hartzen dituenez kontuan, datuak tenperatura eta euria bezalako beste parametroekin aldera daitezke.
Urte oso batean funtzionamenduan egon ondoren, sistemak milioi bat bizikleta pasaera zenbatu ditu Gasteiz hiribidean. Hain zuzen, 1.002.263 bizikleta erregistratu ziren 2015eko azaroaren 5etik 2016ko azaroaren 4ra. Egunero, batez beste, 3.209 pasaera zenbatu ziren; hala ere, kontuan izan behar da lanegunetan txirrindulari gehiago igarotzen direla kaletik. Txirrindulari gehien, 5.360 hain zuzen, 2016ko ekainaren 21ean zenbatu ziren. Hilabeterik txirrindulariena, ordea, iraila izan zen, guztira 109.765 bizikleta erregistratu baitziren.
CEAk kontagailuak erosi ditu datozen urteetan ere datuak jasotzen jarraitzeko eta, urte batetik bestera dauden aldaketak analizatuz, txirrindulariek Gasteiz hiribidea komunikazio kale modura nola erabiltzen duten hobeto ezagutzeko.