Gasteiz Glasgowko COP29 goi-bileran izango da bioaniztasuna zaintzeko eta nekazaritzako elikagaien estrategiarekin lotutako bere politikekin
Beste behin, Gasteiz Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Konferentzian (COP26) izango da. Aurtengoa Glasgown egingo dute eta bioaniztasuna zaintzeko bere politikak eta nekazaritzako elikagaien estrategia ezagutaraziko ditu bertan.
Alkatea, Gorka Urtaran; Ana Oregi alkateordea; eta CEAko zuzendaria, Imanol Zabaleta, mundu mailako hitzordura joango dira datorren astean eta aurrez ikusita dituzten topaketen artean, bi adierazpenen sinaduran hartuko dute parte: Elikadurari eta Klimari buruzko Glasgowko Adierazpenean eta 2020 Ondorengo Aniztasun biologikoaren Mundu mailako Esparruari buruzko Edinburgoko Adierazpenean, gaur Tokiko Gobernu Batzordeak onartutakoan.
Alkateak honako honek duen garrantzia nabarmendu nahi izan du: “Gasteiz ingurumenarekin lotutako erabaki-foroetako abangoardian egoten jarraitzea. Klima-aldaketari buruzko munduko goi-bilera Gasteizko gizartearen eta administrazioaren artean partekatutako konpromisoa bistaratzeko eta gure hiria koka daitekeen eta kokatu beharko lukeen nazioarteko sare hori ehuntzen jarraitzeko aukera paregabea da. Aurreko COP25ean, Gasteiz Green Deal delakoa eta mugikortasun jasangarriko estrategiak partekatu genituen. Aurten, bioaniztasuna zaintzeko eta bultzatzeko gure eredua narriatutako naturaguneen lehengoratzearen, konektagarritasun ekologikoa hobetzearen eta ekosistemak babestearen bidez zabalduko dugu. Bestalde, elikagaien sistemetan mundu mailako eragina toki mailan babesten saiatzen garen Tokiko Nekazaritzako Elikagaien gure Estrategiako konpromisoak berretsiko ditugu”.