Albistea

Gasteiz European Green Capital Network sarearen bilera baten egoitza izango da apirilean

Green eskultura

Gasteiz European Green Capital Network sarearen bilera teknikoetako baten egoitza izango da; European Green Capital titulua jaso zuten hiriek zein finalista geratu zirenek osatzen dute sarea. Hala baieztatu du Ingurugiro Gaietarako Ikastegiko lehendakari Ana Oregik, ingurumen organismoaren kontseiluak egindako bileran.

Apirilaren 21etik 23ra, sareak bilera teknikoa egingo du Atarian eta Europa jauregian, “giza eskalako” hirien eredua aztertzeko. Sarea osatzen duten hirietan landutako irtenbideak eta ereduak aplikatuko ahal izateko materiala eta tresnak sortuko dira lantegietan.

Gaur egun, hiri hauek osatzen dute European Green Capital Network-a, zeina Europako Batzordeak babesten baitu: Amsterdam, Bartzelona, Bristol, Brusela, Kopenhage, Essen, Frankfurt, Friburgo, Gante, Glasgow, Hanburgo, Hertogenbosch, Lahti, Lille, Lisboa, Ljubljana, Malmö, Münster, Nantes, Nimega, Nurenberg, Oslo, Reykjavik, Stockholm, Estrasburgo, Tallinn, Umeå eta Gasteiz.

“Udal gobernuaren asmoa da ingurumen politiken alorrean erreferente diren hiriekin aurretik zituen loturak estutzea eta horretan nabarmendu diren hirien sare estrategiko berriak sortzea” azpimarratu du CEAko lehendakariak.

Interesa dakizuke


Ez da emaitzarik aurkitu