Gasteiz-Castejón-Muru Artederreta goi-tentsioko lineari buruzko txosten teknikoak
Hirigintza Departamentuak, CEAk (Landa Inguruneko Zerbitzuarekin batera) eta Udaleko Osasun eta Kontsumo Departamentuak (DEMSACek) Red Electrica Españolak (REEk) proposaturiko Gasteiz-Castejón-Muru Artederreta goi-tentsioko linearen trazatuari buruzko txosten bana egin dute.
CEAk eta Landa Inguruneak eginiko baterako txostenak adierazten du, REEk aurkezturiko aurreproiektuan goi-tentsioko sarea jartzea justifikatzeko oinarrizko eta beharrezko informazioa falta dela, baita kokapen zehatza, altuera eta dorreen zimendua ere. Hori dela eta, ezin daitezke egoki baloratu aurreikusi daitezkeen eraginak. Gaineratu dute, proiektuak paisaiari, turismo-baliabideei, hegaztiei eta bisoi europarrari (desagertze zorian dagoen espezie emblematikoari) kalte larriak eragin diezaieketela.
Txostenak helbide honetan daude PDF formatuan (gaztelaniaz, 288,27 MB):
http://www.vitoria-gasteiz.org/wb021/http/contenidosEstaticos/adjuntos/32025.pdf