eues

Albistea

Gasolio isurketa Salburuan

Maiatzaren 2an berokuntzan erabili ohi den gasoliozko isurketa bat izan zen Arkauteko Ertzaintzaren instalazioetatik. Ustekabeko ihesean erregaiaren 10.000 l isuri ziren inguruko zanga batera. Isurketa maiatzaren 6an detektatu zen, eta ordurako aipatutako zangaren 300 metro ingururi eragiten zien. Erregaia Arkauteko Urmaelerantz gehiago hurbil ez zedin hainbat hesi jarri ondoren, material kutsagarria xurgatzeko lanari ekin zitzaion mota honetako isurien tratamenduan espezializaturiko enpresa bateko zisterna kamioiak erabiliz. Astebetez lan egin ondoren, erregaiaren zatirik handiena ateratzea lortu zen; alabaina, kontuan hartu behar da ubidearen bazterrak eta landaredia blaitzen geratu den gasolioa arian arian askatzen joango dela eta, beraz, denbora igaro ahala erregaiaren multzo flotagarriak agertzen joango direla. Arrazoi hori dela eta, gunearen eboluzioa egunero aztertzea ahalbidetuko duen zainketa sistema bat ezarri da, denborarekin sortutako erregai hondakinak berriro kentzea beharrezkoa dela ohartarazten duena.

Azken batean, esan beharra dago isuriak ez duela nazioarteko garrantzia duen Arkauteko Urmaeleko ur xafla nagusia ukitu. Hala ere, gasolioak kutsatutako zanga oso egoera larrian geratu da eta bere erabateko leheneratzea lortzeko ekimen gehiago beharko dira.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala