Garraio publikoz, bizikletaz, oinez eta autoz ibilbideak bilatzeko aplikazioak
Udalaren webguneko orri batean hiru kontsulta sistema eskainiko dira: Google Transit, i-Métro eta Ziklobideak; pixkanaka, hirian batetik bestera modu ezberdinetan (oinez, bizikletaz, garraio publikoz edo ibilgailu pribatuz) joateko argibide erabilgarriak gehituko dira orrian.
Google Transit Google Maps-en barruko tresna da, bi lekuren arteko ibilbidea ezagutzeko aukera ematen duena. 'Oinez edo autoz joateko ibilbideak zehazten ditu, bai eta -eta horixe interesatzen zaigu gehien- garraio publikoz, tranbiaz edo autobusez mugitzeko ibilbideak ere, eta behar den informazio guztia ematen du, ordutegiak edo ibilbidearen iraupena, esaterako', baieztatu du Mugikortasun zinegotzi eta Tuvisako lehendakari Joaquín Estebanek. Tresna hori Internetera konektatutako edozein gailutatik erabil daiteke.
Bigarren aukera, i-Métro, gailu batera deskargatu eta konexiorik gabe erabil daiteke. Garraio publikoa erabiliz hiriko leku batetik bestera joateko dauden aukera onenak zehazteko bide ematen du tresna horrek.
Azkenik, orri honetan Ziklobideak aplikazioa ere sartu da. Aplikazio hau bizikleta bidezko ibilbideak kalkulatzeko espezifikoki diseinatuta dago.