Gardelegiko zabortegia ekologikoki leheneratzeko eta paisajistikoki egokitzeko lanak
Udaleko Ingurumen Sailak bultzatu duen jarduera hau udal azpiegituren egokitze paisajistikoa sustatzeko proiektuen idazte eta egikaritze lanen baitan kokatu behar da. CEAren zerbitzu teknikoek leheneratze proiektua idazteaz eta lanak gainbegiratzeaz ardura izan dute.
Jarduera funtsezko bi lanez osatu da: landare lurraren ekarpena eta zuhaitz, zuhaiska eta landare igokariz osatutako heskaien landaketa. Azken hauek, maila ezberdinetako hesiak eratuz, ikusmen pantaila bat osatzen dute zabortegia ezkutatzeko eta inguruko paisaian integratzeko. Lan hauetarako, erkameztiaren oihanpeko landare laguntzaileak erabili dira, hala nola elorri beltza, biburnua, elorri zuria edo arkakaratsa, izan ere zabortegia kokaturik dagoen tokiko berezko basoa berau baita.