Garapen iraunkorrerako sareei eta klima aldaketaren kontrako borrokari buruzko lehen topaketak
Azaroaren 28, 29 eta 30ean 'Garapen iraunkorrerako sareei eta klima aldaketaren kontrako borrokari buruko lehen topaketak' ospatuko dira Vitoria-Gasteizko Europa Biltzar Jauregian. Topaketa hau 'Klimaren aldeko Espainiako hirien sareak' (duela gutxi FEMParen baitan sortu denak) eta Vitoria-Gasteizko Udalak antolatu dute, Ingurumen Ministerioaren laguntzaz.
Topaketen helburuetako bat Espainian zein nazioartean mota honetako sareek izan dituzten esperientziak elkartrukatzea izango da. Testuinguru honetan, sareok garapen jasangarria lortzeko bidean eta klima aldaketaren aurkako borrokan betetzen duten lana analizatu eta eztabaidatuko da. Analisi horretatik abiatuz, tokiko gobernuek, Aalborg sinatzean eta Kiotoko protokoloa berrestean hartutako konpromisoak kontuan hartuta, datozen urteetan sustatu beharko dituzten ekintzak aztertuko dira.