Albistea
Garapen iraunkorrerako ingurumen heziketako jardueren katalogoa. Vitoria-Gasteiz eta Araba. 2004-2005 ikasturtea' kalean da
Irailean banatuko da katalogoaren bederatzigarren edizioa. 2.000 ale argitaratu dira, 800etik gora hartzaileren artean banatuko direnak: irakasleak, ikastetxeak, informazio eta zabalkunde zentroak, etab. Katalogoak berritasun garrantzitsuak dakartza ikasturte honetan:
- Bai Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak bai AMVISAk antolatutako jardueretan parte hartzeko gomendio zein baldintzak zehazten dira.
- Jardueretarako izen emateko fitxak aldatu egin dira, jarduera bakoitzerako fitxa egokiago eta osoagoak sortzearren.
- AMVISAk Urari buruzko Ingurumen Hezkuntza eta Sentsibilizazio Programa aurkezten du berriro.
Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren web orrian ikus daiteke dokumentua, PDF formatuan. Halaber, jardueretarako izena emateko aukera ere eskaintzen da, bertan ageri diren fitxez baliatuz.