Albistea
Gabonetan 'Adopta ezazu zuhaitz bat' kanpainarako zuhaitzak banatuko dira
Beste urte batez, CEAk "Adopta ezazu zuhaitz bat eta hazi berarekin" kanpaina antolatu du. Aurten ere kanpainaren helburua Eraztun Berdeko beste espazio bat leheneratzea izango da, seguraski Zadorra ibaiaren ingurukoren bat. Beti bezala, kanpainak bi hartzaile mota izango ditu: eskoletako ikasleak eta herritar guztien multzoa. Aurtengoan, eskola mailako kanpainan 17 ikastetxetako 1.000 ikaslek hartuko dute parte, eta jende ororentzako kanpainan 2.000 landare banatuko dira.
Jende ororentzako landare banaketa Plaza Berrian egingo da, abenduaren 20an (osteguna), Gabonetako nekazaritza azokarekin batera, goizeko 10etatik arratsaldeko 3etara.